Ludoteka.comLudoteka.com

Español
Euskaraz
English
Français

Domino bikotekaDomino bikoteka


Domino bikoteka: Jokoaren argazkia

Domino jokoa 28 fitxa laukizuzenez osatzen da. Fitxa hauek normalean kolore beltzekoak dira atzeko aldetik eta txuriak aurretik. Azken alde hau, tamaina berdineko bi eremu karratutan banatzen da eta hauetako bakoitzean zero (guztia txuria) eta sei (nahiz eta 9 eta baita 12rarte iristen diren jokoak existitu) bitarteko puntu beltz kopuru bat azalduko da.
Fitxek, 7 zenbaki hauen arteko konbinaketa posible guztiak biltzen ditu, guztira 28 izanik; zenbaki bakoitza duten 7 fitxa egongo dira. Bi eremuetan zenbaki bera duten fitxak doble izenarekin ezagutzen dira. Fitxa bakoitzak duen balioa, eremuetako puntuen baturaren berdina izango da.

Identifikatu zaitez edo erregistro berri bat sortu ezazu jokalari berria bazara

246 jokalari konektaturik

Domino bikoteka jokoa gustoko baduzu, ondorengo hauek ere atsegin ditzakezu:     Domino bakarka

Copyright © 2001-2017 Ludoteka.com  Jokosare S.L.  Eskubide guztiak erreserbatuak - Lege-oharra